XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorionekoak beartsuak, zeruko erreñua eurena dabe.

1. EZ ZAITE IÑOZ - gaiztoen onaz - artegatu, eta ez eizu,- txarrak ikusiz,- leirik artu.

2. Guztiok dira,- elbitza legez,- arin galtzen, soloetako - bedarra legez - dira igartzen.

3. Itxi burua - Jaunari eta - egizu on, luze bizi ta - beti baketan - zaiten egon.

4. Jauna izan bedi - zure poz eta - atsegiña, Berak emongo - deutzu biotzak - gura aña.

5. Zure geroa - jarri Jaunaren - eskuetan, Bera izango - dozu bideak - atonketan.

6. Agirian dau - zure zuzena - ezarriko, zure artuen - guztiak ditu - argituko.

7. EZ ZAITE ESTUTU - dana Jaunari - egotzirik, ez artegatu - gaiztoak ondo - ikusirik.

8. Ez asarratu - gizon malmutzen - onagaitik, gaiztakerizko - asmoz dabiltzen - orreikaitik.

9. Bota egizu - su ori ta itxi - gorrotoa, pekaturako - bide eztakizun - zure sua.

10. Gaizkigilleak - galtzea dabe - azkenean, ta Jaunarenak - jarriko dira - jaun lurrean.

11. Etxon apur bat, - txarren azkena - ikusteko; non ziranik be - laster ez dozu - aurkituko.

12. Otzanak dira - azkenez eingo - jaun lurrean, ¡Arein bakea - biotzetako - poz betean!.

13. Okerra or da - zer kalte egingo - zuzenari; agiñak bere - gorrotoz ditu - kirriskari.

14. Baña Jainkoak - an goitik deutso - irri eiten, aren azkena - andik dauala - argi ikusten.